XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure (sozialistaon) obligazioa da abertzaletasun izkutu hau argitara ateratzea.

Guk ahalegindu behar dugu abertzaletasuna argitzen, herritar egiten, antolatzen...(234).

Entzuten da gure artean ere inoiz, langile sozialistek ez omen daukatela konzientzia nazionalik, edo-ta, gure kasuan, euskalzalerik. Kanpotik etorriak batez ere.

Eta halaxe izango da zenbait alde ta mailatan (ik. or. 193-223).

Baina Ho Tschi Minh-n ustea garbi dago, konzientzia hori argitzea zeini tokatzeari buruz: Guk ahalegindu behar dugu abertzaletasun (izkutua) argitzen, herritar bihurtzen, antolatzen eta zuzenki gidatzen, abertzaletasunak bere espresioa gure lurraldeari ta erresistentzia-guduari zerbitzatzen dion lanean aurki dezan.

Vietnam-go txinar, frantses, etc. langileei, orobat, abertzaleekin elkartzera hots-egiten die Ho Tschi Minh-ek.

Lehenagoko bere gutun ta hitzaldiak herrikideak! edo lagunak! deiarekin hasten baziren, oraingo agur-deia da abertzaleak!(372,374,383,etc.).

Nazio-zaletasuna berez iruditzen zaiola Ho Tschi Minh-i balio justiziazko ta ohoregarri, Narodom Sihanouk Kanboia-koari igorritako agur-gutunean ere garbi agiri da: Vietnamdar herria ta Khmer herria arma-lagun dira US-agresore etsaiaren aurkako guduan, eta elkarren aliadu, eskubide nazional sakratuen defentsan.

Sihanouk ez da bereziki aurrera-zale agertu izan orain arte, baina haren aberriaren beregaintasun, neutraltasun ta lur-osotasunaren aldeko burruka guztiz iruditzen zaio Ho Tschi Minh-i garaitzapena opatzeko duina.

Berdin Laos-ekin.

(Ho Tschi Minh-ek ez ditu behin ere aipatzen Marx-n koloniei buruzko usteak).

Berezko balioa aitortzen zaio nazio-zaletasunari.

Bizitza bera zor zaio aberriari.

Zer da nazioa, aberria, Ho Tschi Minh-entzat? Aurren-aurrenik, norberaren familia da nazioa.

Areago, elementuok dakarzki Ho Tschi Minh-ek Vietnam-en nazio-batasunaren (beraz. naziotasunaren) agerkaritzat: arraza, ohitura, kondairazko antzinate ta hizkuntzaren berdintasuna (ordenu honekintxe aipatuta: or. 130).

Batzutan herri edo nazio konzeptuaren ordez arrazarena ere erabiltzen du Ho Tschin Minh-ek: nola frantses inperialistek... gure arraza lurraren azaletik garbituko luketen etc. (148).

Geroago batetan odolbatasuna (178), arbaso berdinengandiko jatorria (184), beraz, familia funtsean, ta lur-batasuna (or. 346: geografiazko arrazoia) erantsiko dira.

Stalin-en ekonomiazko batasunaren arrazoia ez da inun aipatzen, halare.

Amerikanoen eraso kriminalaren azpian Ho Tschi Minh-ek gehien agertarazten duen asmoa nazio-zale ta abertzalea da.

Eta honek ba dauka lehen kolpean harrigarritsu bihurtzen duen zerbait: amerikanoak beti aipatzen dira heuren deitura inperialista mereziarekin.

Baina hoen kontrastea ez da Vietnamdar sozialistarekin egiten, edo proletariorekin 1965-z gero Ho Tschi Minh-ek ez du hitz hau gehiago erabiltzen ezta herritarrarekin ere, ezpada abertzalerekin.